2022/03/29

TXOKOLATEAREKIN ESPERIMENTATZEN

Kaixo familiak,

Oraingo honetan txokolatearekin esperimentzen ibili gara. Lehendabizi, txokolate hotza eta beroaren aurkezpena egin dugu. Ondoren, libreki esperimentatzeko aukera izan dugu; eskuak ontzietan sartu eta dastatu, margotu...A zer-nolako gozamena, primeran pasa dugu!

Hona hemen bideotxo bat:





2022/03/08

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA!

 

Kaixo familiak,

Gaurkoan emakumeen nazioarteko eguna ospatu dugu!Goizean,  3, 4 eta 5 urtekoek, Mari More-ren abestia nola dantzatu duten ikusi dugu.

Egun honen aldarrikapen gisa, eskuetan zinta more bat ere jarri dugu.

Emakumeen nazioarteko egunerako, kartel bat egiten ibili gara azken egunetan. Eskuak tenpera morez margotu...eta hona hemen gure lana!