2024/03/22

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

 

Etxetik ekarritako frutak soberan geratu direnez, zuku eta irabiaki ederrak eginez aprobetxatu ditugu.



2024/03/21

ON EGIN! PROIEKTUA

Hemen aurkezten dizuegu azken asteetan esku artean izan dugun proiektua, ON EGIN!. Lan ezberdinak egin ditugu: elikagaien izenak ikasi, osasuntsuak diren edo ez ikusi eta semaforoan sailkatu, janariekin esperimentatu, arte lanak egin, bodegoiak errepresentatu, errezeta, mahaiak jarri... Amaieran, sukaldari lanetan ibili gara eta madalena goxoak eginez gozatu dugu.

Gozatuz ikasi ahal dela ikasi dugu!

Aurrerantzean espero dugu, ikasitakoa praktikan jartzea.



2024/03/18

ON EGIN! AZOKARA IRTEERA ETA MADALENEN ERREZETA

Pasatako ostiralean, ON EGIN! proiektuari bukaera emateko, Errebaleko azokara eta inguruko saltokietara joan ginen. Bertan, madalenen errezeta egiteko arratsalderako beharrezko osagaiak erosi genituen.





Arratsaldean, madalenak egin genituen erositako osagaiekin eta errezeta jarraituaz. Tamalez, denbora gainera etorri zitzaigun eta ezin izan genituen guztiak egin. Baina zorionez, egindako madalenak guztion artean partekatu eta dastatzeko aukera izan genuen.
Goxoak benetan!!!!






2024/02/16

INAUTERIAK

Pasaden ostegunean, otsailak 8an, inauteraik ospatu genituen eskolan. Aurtengo gaia zirkoa izan denez, pailazoak, domatzaileak, animaliak zein magoak izan ditugu gure artean. 

Eguna txokolatada goxo-goxo batekin hasi, dantza erakustaldiarekin jarraitu eta Lehen Hezkuntzako emanaldia ikusiz amaitu genuen. 

Egun zoragarria izan zen! Gora San Andreseko zirkoa! Aupa inauteriak!


















2024/01/26

EMOZIOAK PROIEKTUA

 

Hona he,men bukatu berri dugun EMOZIOEN proiektuko argazki batzuk. Hilabete hauetan zehar, emozioei izena eta kolorea jarri diegu, bestalde, gure eta besteen emozioak identifikatzen aritu gara eta hauen kudeaketa ere egiten saiatu gara.

Proiektua bukatu den arren, ikasturte guztian zehar lantzen joango garen arloa izango da.


































SAN ANDRES


Hona hemen San Andres eguneko argazkiak. Zoragarri pasa genuen! 












































2023/12/22

URTEKO AZKEN ESKOLA EGUNA!

 

Gaur, urteko azken eskola eguna izanik, egun berezia izan dugu. 5. mailakoek ekoiztutako pelikulak ikusi ondoren, merendola goxo bat daztatu dugu. Mmmmmmmm....

ONDO PASA ETA URTE BERRI ON!!!!