2024/03/18

ON EGIN! AZOKARA IRTEERA ETA MADALENEN ERREZETA

Pasatako ostiralean, ON EGIN! proiektuari bukaera emateko, Errebaleko azokara eta inguruko saltokietara joan ginen. Bertan, madalenen errezeta egiteko arratsalderako beharrezko osagaiak erosi genituen.





Arratsaldean, madalenak egin genituen erositako osagaiekin eta errezeta jarraituaz. Tamalez, denbora gainera etorri zitzaigun eta ezin izan genituen guztiak egin. Baina zorionez, egindako madalenak guztion artean partekatu eta dastatzeko aukera izan genuen.
Goxoak benetan!!!!