Kaixo familiak,
Ikasturte amaieran, HH3koekin batera patioan jolasak egin genituen: motor karrerak eta uztai jolasa. Jolasen ostean, musika jarri eta dantzan aritu ginen. Primeran pasa genuen!
Hona hemen egun horretako bideotxo bat.

Dakizuen bezala, aurreko ostiralean urarekin jolasean ibili ginen. Haurrek asko disfrutatu zuten!
Hona hemen, egun horretako bideotxo bat:
Kaixo familiak,
Aste honetan, koloretako paperekin esperimentatu dugu. Urez betetako ontzi gardenetan kolore ezberdietako paperak bota (horia, urdina eta gorria) eta zer gertatzen zen ikusi genuen. A zer-nolako sorpresa! Urak, botatako paperaren kolorea hartu zuen.
Ondoren, kolore urdin eta horiko ura nahastu eta kolore berdea sortu zela ikusi genuen. Kolore gorria eta horia ere nahastu genituen eta kolore laranja sortu zen.
Hona hemen egin genuen esperimentazioaren inguruko bideotxo bat: