Kaixo familiak,
Aste honetan, koloretako paperekin esperimentatu dugu. Urez betetako ontzi gardenetan kolore ezberdietako paperak bota (horia, urdina eta gorria) eta zer gertatzen zen ikusi genuen. A zer-nolako sorpresa! Urak, botatako paperaren kolorea hartu zuen.
Ondoren, kolore urdin eta horiko ura nahastu eta kolore berdea sortu zela ikusi genuen. Kolore gorria eta horia ere nahastu genituen eta kolore laranja sortu zen.
Hona hemen egin genuen esperimentazioaren inguruko bideotxo bat: