2024/06/21
2024/03/22
HAMAIKETAKO OSASUNTSUA
Etxetik ekarritako frutak soberan geratu direnez, zuku eta irabiaki ederrak eginez aprobetxatu ditugu.
2024/03/21
ON EGIN! PROIEKTUA
Hemen aurkezten dizuegu azken asteetan esku artean izan dugun proiektua, ON EGIN!. Lan ezberdinak egin ditugu: elikagaien izenak ikasi, osasuntsuak diren edo ez ikusi eta semaforoan sailkatu, janariekin esperimentatu, arte lanak egin, bodegoiak errepresentatu, errezeta, mahaiak jarri... Amaieran, sukaldari lanetan ibili gara eta madalena goxoak eginez gozatu dugu.
Gozatuz ikasi ahal dela ikasi dugu!
Aurrerantzean espero dugu, ikasitakoa praktikan jartzea.
2024/03/18
ON EGIN! AZOKARA IRTEERA ETA MADALENEN ERREZETA
Pasatako ostiralean, ON EGIN! proiektuari bukaera emateko, Errebaleko azokara eta inguruko saltokietara joan ginen. Bertan, madalenen errezeta egiteko arratsalderako beharrezko osagaiak erosi genituen.
2024/02/16
INAUTERIAK
2024/01/26
EMOZIOAK PROIEKTUA
Hona he,men bukatu berri dugun EMOZIOEN proiektuko argazki batzuk. Hilabete hauetan zehar, emozioei izena eta kolorea jarri diegu, bestalde, gure eta besteen emozioak identifikatzen aritu gara eta hauen kudeaketa ere egiten saiatu gara.
Proiektua bukatu den arren, ikasturte guztian zehar lantzen joango garen arloa izango da.







































