2024/03/22

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

 

Etxetik ekarritako frutak soberan geratu direnez, zuku eta irabiaki ederrak eginez aprobetxatu ditugu.



2024/03/21

ON EGIN! PROIEKTUA

Hemen aurkezten dizuegu azken asteetan esku artean izan dugun proiektua, ON EGIN!. Lan ezberdinak egin ditugu: elikagaien izenak ikasi, osasuntsuak diren edo ez ikusi eta semaforoan sailkatu, janariekin esperimentatu, arte lanak egin, bodegoiak errepresentatu, errezeta, mahaiak jarri... Amaieran, sukaldari lanetan ibili gara eta madalena goxoak eginez gozatu dugu.

Gozatuz ikasi ahal dela ikasi dugu!

Aurrerantzean espero dugu, ikasitakoa praktikan jartzea.



2024/03/18

ON EGIN! AZOKARA IRTEERA ETA MADALENEN ERREZETA

Pasatako ostiralean, ON EGIN! proiektuari bukaera emateko, Errebaleko azokara eta inguruko saltokietara joan ginen. Bertan, madalenen errezeta egiteko arratsalderako beharrezko osagaiak erosi genituen.





Arratsaldean, madalenak egin genituen erositako osagaiekin eta errezeta jarraituaz. Tamalez, denbora gainera etorri zitzaigun eta ezin izan genituen guztiak egin. Baina zorionez, egindako madalenak guztion artean partekatu eta dastatzeko aukera izan genuen.
Goxoak benetan!!!!